Bilboko lehenengo hanburgesa txikien txapelketea amaitu da

Lehiaketea martiaren 17tik 26ra egon da martxan

Bilboko lehenengo hanburgesa txikien txapelketea amaitu da

Hanburgesa txikietariko bat / Alde Zaharreko Merkatarien Alkartea

Bilboko lehenengo hanburgesa txikien txapelketea amaitu da. Lehiaketea martiaren 17tik 26ra egon da martxan uriko alde zaharrean. Guztira, 19 taberna eta jatetxek hartu dabe parte. Lehia handia izan da, danatariko proposamenak egon diralako. Esaterako, batzuk idi edo zezen-buztaneko okela erabili dabe pintxoa egiteko. Bestalde, hanburgesa beganoak be egon dira.

Sariak

Sariei jagokenez, hiru desbardin dagoz eta bat bezeroena da. Gainerako sarietarako epaimahia sukaldariek, kritiko gastronomikoek eta kazetariek osotu dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular