Apirilaren 27an Bizkaiko Farmazialarien Alkargoa Areatzako tingladoetan egongo da. Jardunaldi osoan zehar, adineko pertsonei informazinoa eta aholkuak emongo deutsiez, nutrizio-prestakinei, larruazalaren zainketei, laguntza teknikoei, sendabelarrei eta farmazian lor ditzaketen beste produktu eta zerbitzu batzuei buruz.
Gainera, glukosaren, kolesterolaren eta presio arterialaren neurketak egingo dira, eta gorputz-parametroak neurtzeko eta jarraipena egiteko makina batzuen etenbako esposizinoa egongo da, farmaziak herritarrei eskaintzen deutsuenagaz lotuta. 11:00etatik aurrera, 65 urte baino gehiago badozuz, zapatu honetan, apirilak 27, Areatzako tingladoetan izango dozuz zain.