Elikagaien hondakinen prebentzinorako Europako astea da honakoa. Ihobek antolatuta Ekoetxea sarean jarduera desbardinak egingo dira. Hilaren 16an hasi zan hondakinen prebentzinorako Europako astea eta domekan amaituko da. Elikagaiak xahutzea gustu txarrekoa da leloa aukeratu da aurten. Euskadin, Elika fundazinoak egindako ikerketen arabera, urtean 111 kilo elikagai galtzen dira alperrik pertsona bakotxeko eta horreetatik 40 kilo, elikagai jangarriak dira. Kezkatzeko datua izan arren, Ekoetxea zentroetako arduradunak, Ainhoa Diez de Salazarrek esan deusku, hoberantz egin dauala.
Saioak Ekoetxea sarean
Europako Batzordeak aurten be, deialdia zabaldu dau Europa sarietarako asteon. Ihobetik hautagaitzak aurkezteko deia egin deutse ikastetxe, alkarte, administrazino publiko eta enpresei. Hondakinak murriztu, berrerabili eta berziklatzea litzateke hautagaitzen proposamenen oinarria. Ekoetxea sarean bitartean, saio bereziak izango dira. Atzo eta harainegun Gipuzkoako Ekoetxeetan izan dira eta asteon, zapatuan Ekoetxea Meatzaldean izango dira eta Ekoetxea Urdaibain domekan. Familian egiteko moduko saioak izango dira. Honeetan parte hartzeko, izena emon behar da aurretik web orrian.