Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Basatiak’ eta ‘La tutoría’

Umeei zein helduei zuzendutako pelikulak egongo dira ikusgai

Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Basatiak’ eta ‘La tutoría’

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat ‘Basatiak’ eta nagusientzat ‘La tutoría’ egongo dira ikusgai.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘Aitana: Metamorfosis’, ‘Miss Italia no debe morir’ eta ‘El swing perfecto’ dokumentalak eta ‘Gallitos’, ‘The Moon Embracing the Sun’, ‘Dalah: Flores y muerte’, ‘Una nueva jugada’, ‘Ciudad tóxica’, ‘El cártel de las amas de casa’ eta ‘Volver a florecer’ telesailak. Prime Video plataforman, barriz, ‘Su Majestad’ telesaila.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00