Mundu Bat GKEk zapatuko Palestinaren aldeko manifestazinoagaz bat egin dau

"Gazako nekazariakaz eta andrakaz zuzenean lan egiten dogu" zehaztu dau Mundu Bat GKEko kideak

Eneko Gerrikabeitia: “Israeli zigorrak jarteko garaia da”

Hileon, Gazan, bonbardaketako batek eragindakoa / Wikimedia

Israelek Gazako ospitale bati egindako erasoan bostehun pertsona baino gehiago hil dira. Atzo arratsaldean izan zan erasoa. Gazako osasun ministerioaren arabera, 500 baino gehiago dira hildakoak. Bi aldeen arteko azken bost gerretako eraso bortitzena litzateke. Eneko Gerrikabeitia, Mundu Bat GKEko kidearen berbetan Gazan inoz baino egoera latzagoa biziten dabilz. Mundu Bat alkarteak urteak daroaz munduko hainbat herrialdegaz lanean, eta tartean Palestinagaz. Gazan nekazarien batzordeagaz eta emakumeen batzordeagaz dabilz beharrean. Israelek eraso honeekaz, kolonizazinoa edo kanporaketea lortu nahi dauela uste dau Gerrikabeitiak.

Zapatuan Donostian manifestazinoa egingo da Palestinaren alde hainbat gizarte eragilek egin dabe deialdia, tartean Mundu Bat GKEk. “Israeli zigorrak jarteko garaia da” azaldu dau Gerrikabeitiak gaur “Goizeko Izarretan” irratsaioan.

Gazako ospitalari egindako bonbardaketeak baldintzatu egin dau Bidenek Ekialde Hurbilera gaur egingo dauen bidaia. Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Israelgo lehen ministroagaz batzartuko da gaur. Palestina, Jordania eta Egiptoko buruzagiakaz  batzartzeko asmoa eukan, baina eraso horrek guztia baldintzatu dau. Bertan behera geratu da bidaiaren bigarren zatia. Ez da egingo Jordania, Egipto eta Palestinako Aginte Nazionalagaz aurreikusita egoan goi bilera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular