Gaur onartuko dira Bizkaiko 2025erako aurrekontuak

Elkarrekin Bizkaiak aurrekontuen proiektuari begira 200 emendakin baino gehiago aurkeztu dauz

Eneritz de Madariaga: “EH Bilduk aurrekontuen argazkian urten nahi izan dau”

Eneritz de Madariaga (Elkarrekin Bizkaia) / Bizkaiko Batzar Nagusiak

“EH Bilduk hainbeste kritiketan dauezan politikak zuritu egin dauz argazki baten agertzeagaitik” esan euskun atzo
Elkarrekin Bizkaia taldeko batzarkideak, Eneritz de Madariagak, Bizkaia Irratian. Bilduk akordua lortu dau EAJ eta PSEgaz, Bizkaiko aurrekontuen gainean. Gaur, Bizkaiko Batzar Nagusietan, datorren urteko aurrekontuen gaineko eztabaidea eta botazinoa egingo dabez.

Jenteak eskatzen dauenaren defentsari uko egin deutso koalizinoak, Elkarrekin Bizkaia taldeko Eneritz de Madariagaren eritxian. Elkarrekin Bizkaiak garraioa, zaintza edo ingurumena hobetzeko 200 emendakin egin dauz baina bat bera be ez deutsiela onartu esan dau De Madariagak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00