Estepan Goioaga Euskadiko Udaltzainburuen Alkarteko presidentea izan dogu gaur Lau Haizetara saioan eta gai mordo bat jorratu doguz beragaz. Asier Erkorekaren ordezkoa hartu dau eta besteak beste pistolearen erabilerea jorratu dogu;hemendik aurrera pistolea Udaltzaingoaren oinarrizko ekipamenduan sartuko da. Arma zuriekaz azken boladan izan diran erasoei buruz berba egin deusku eta arriskutsua dala esan deusku ze normalean arma horreek alhokola eta drogeagaz batera erabilten dira
Gaur egun emakume udaltzaingoen kopurua %16koa da eta hori positiboa dala esan deusku. Bera lanean hasi zanetik orain dala 30 urte gauzak asko aldatu dirala esan deusku eta gaur egun prebentzinoan lan egin behar dala azpimarratu deusku.