
Europaren aldeko kontzertua izango da aurten, Piano Week astearen barruan. Bigarrenez egingo da Piano Week Bilbon bihartik hilaren 18ra bitartean. Bilboko Koral Alkarteak antolatutako ekimena da. Pianoa omentzeko saio honetan aurten, Eurobasque be sartu da antolakuntzan. Europaren egoerea ikusita, bihar, kontzertu berezia izango da. Iñigo Alberdi, Bilboko Koral Alkarteko zuzendariak azaldu deuskunez, Leonel Morales arituko da bihar, ospe handiko pianojolea. Munduko hainbat orkestratan aritutako musikaria, irakaslea be bada. Biharko piano errezitaldia amaituta, publikoan dagozan gazteenei agertokira hurreratu eta pianisteagaz egoteko erea eskainiko jake. Opariak eta sorpresak izango dira. Emonaldi hau Bilboko Alkarte Filarmonikoaren egoitzan izango da. Gainontzekoak, barriz, Koral Alkartearen egoitzan izango dira.
Sarrerarik ez zapaturako
Zapatuan, Uxue Filibi bilbotarra, Bartzelonako Daniel Bertomeu eta Murtziako Eugenia Sanchez arituko dira. Filibik hamar urte baino ez daukaz. Lotura handia dauka koral alkarteagaz eta euren emonaldi gehiagotan be hartu dau parte.
Pianoa Familian ekimena egingo da domekan. Koral alkateko ikasleak euren familiakaz arituko dira. Amaitzeko, martitzenean, hilaren 18an, Sonatxiki saioa eskeiniko dabe musikari gazteek, 13-14 urte baino gitxiagoko musikariek. Obra laburrak izango dira. Saio guztiak doakoak dira, baina gonbidapena behar da. Zapatuko kontzerturako, ez da sarrerarik geratzen.