Gartxot Unsain 2007tik dago musikearen munduan murgilduta. Hainbat taldetan ibili ondoren, bere bakarkako ibilpideari ekin eutson 2018an. Izan be, urte horretan Ghau izeneko proiektuan lanean hasi zan abeslari donostiarra. Dagoaneko urte bat pasatu da Nora(ez)eroso obra kaleratu ebanetik.
Arin nira
Urte honetan, Gartxotek beste album bat kaleratu dau. Kasu honetan, Arin nira da proiektuaren izena. Hain zuzen be, azkenengo lan honen inguruan hitz egin dogu beragaz eukitako alkarrizketean. Gainera, hastapenetatik bizitako esperientziaz be berba egin dau Gartxotek.