Jon Zameza The Uski's taldeko kideak esan deusku rock&rolla egingo dabela seigarren diskoan be

Hainbat kantu daukiez, entsaioak egiten hasi dira, eta kontzertu bi daukiez Bilbon eta Laidan

The Uski’s taldea seigarren diskoa prestatzen dabil

The Uski’s taldea hasi da martxan barriro. Ibarrangelun batzen dira entsaioak egiten, eta kontzertu bi izango ditue laster Bilbon eta Laidan, Ibarrangelun. Elantxoben izan gara Herriz Herri saioa egiten. Kultur Etxeko liburutegian batu gara Jon Zameza gitarra jole eta baxuagaz. Abestu be egiten dau, ze The Uski’sen, danek abesten dabe. Koruak dira euren ezaugarri nagusietariko bat.

Urteak dira azken diskoa plazaratu ebenetik. ‘The Uski’s’ taldearen izena jarri eutsien (2015). Aurretik atara zituen beste laurak. ‘Itxosun zariti’ (2005), Barikun (2007), ‘Katuek bezela’ (2009) eta Tximinotan’ (2012). Laster 20. urtea beteko dau taldeak. Ordurako, seigarren diskoa kalean nahi dabe. Laster izango dala aurreratu deusku Zamezak.

Iñigo Eiguren ahotsa, Iñaki Astoreka bateria, Anartz Laka gitarra eta baxua, Oier Laka gitarra eta baxua eta Jon Zameza gitarra eta baxua dira taldekideak. Hasieratik dagoz bostak. Batez be lagunak dira, lehengusuak be bai batzuk. Ibarrangelukoak batzuk eta Elantxobekoak, besteak. Herri bien arteko zubi lana be egin dabela kontau deusku Zamezak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular