Planik plan 02x28: astegoieneko planak Bizkaian

Planik plan 02x28: astegoieneko planak Bizkaian

Gatikan San Marko jaiak ospatuko dira astegoien honetan

Gatikako jai batzordea / Bizkaia Irratia

Astegoien osoan zehar, Gatikan San Marko jaiak ospatuko dira, eta egitarau zabala antolatu dabe bertaratu nahi dabenek ondo pasetako.

Barikua

Maiatzaren lehenengo egun hau plan interesgarriz beteta dator. Kontzertuei jagokenez, Low Band Zamudioko Leizaola plazan izango da; Errota erromeria Durangoko Askatasun etorbidean; John Pollon Bilboko Santana 27 – Fever aretoan; Tatarres, Begibide erromeria eta DJ Jonkass Berriatuako plazan; eta Ainke, Impuesto Revolucionario eta Josetxu Piperrak Abadiñoko Traña plazan.

Antzezlanei jagokenez, Tor magoa Durangoko Askatasun etorbidean izango da; eta Ezer ez delako amaitzen Durangoko San Agustin kultur gunean.

Bertsolaritzari jagokonez, bertso saioa egingo dabe Durangoko Askatasun etorbidean, eguerdiko ordu batean.

Zapatua

Zapatua be ekitaldiz beterik dator. Kontzertuei jagokenez, Julen Burgos, Iker Gomez eta Deriba Durangoko Askatasun etorbidean izango dira; Alain Concepcion Bilboko Campos Eliseos antzokian; 091 Bilboko Santana 27 – Fever aretoan; Pablo Alborán Bilbo Arenan; Delto! Bilboko Azkena aretoan; Linaje eta Rienda Suelta Bilboko Kafe Antzokian; Coverhead eta Sabbathika Bilboko Elorrieta auzoan; eta Malakias Abadiñoko Traña plazan.

Antzezlanei jagokonez, B.O.B.A.S. Getxoko Areetako Geltokia plazan izango da; eta Hegoak Barakaldoko Barakaldo antzokian. Dantza arloan, Suak su emonaldia Getxoko Areetako Geltokia plazan nabarmendu geinke. Eta bertsolaritzari jagokonez, bertso afaria egingo dabe Plentziako Gaztetxean.

Domekea

Domekan be izango da zertaz gozatu. Kontzertuei jagokenez, The Pockets Getxoko Muxikebarrin izango dira eguerdi partean; eta Amaia Barakaldoko Bizkaia Arenan izango da arratsaldean. Antzezlanei jagokonez, Manual Getxoko Muxikebarrin izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00