Gaur zabaltzen da Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan, foru aldundien artean antolatutako Udalekuak programan izena emoteko epea. 2011. urtetik 2017. urtera bitartean jaiotako neska-mutilek daukie erea izena emoteko. Aurten be, jolaserako, dibertsinorako eta bizikidetasunerako aukerea izango dabe. Garagarril osoan egingo dira Udalekuak eta zazpi eguneko txandak dagoz aukeran.
Banaka eta taldeka
Izena emoteko prozezuari jagokonez, adinbakoen guraso edo legezko ordezkariak diranek egin behar dabe eskaerea. Martiaren 22ra bitarteko epea daukie horretarako. Ostean zozketea egingo da eta mila ta bostehun ume inguruk izango dabe Udalekuetan parte hartzeko errea. Izena emoteko orduan, banaka eta taldeka emon daiteke.
Gorozikan be bai
Bizkaian zehar, Gorlizen, Diman, Ajangizen, Trapagaranen, Morgan, Bertizaranen eta aurten lehenengoz Muxikan, Gorozikako aterpetxean be izango dira Udalekuak. Guztira, hiru lurraldeetan dagozan 16 instalazinoen artean aukeratu ahal izango dabe. Bizkaitar gehienek Gipuzkoa edo Arabara joatea nahiago izaten dabe hemen geratzea baino. Aurten be, danetarik egin ahal izango dabe Udalekuetan.