Leioa Waterpolo Taldeak oso ondo amaitu dau urtea, hirugarren dago ligan. Goizalde Urkiola jokalariagaz egin dogu berba

Goizalde Urkiola Leioa Waterpolo Taldeko jokalariagaz egin dogu berba urteko azken Jokoan saioan

Goizalde Urkiola: “Beti gustau izan jat ura”

Leioa Waterpolo Taldeak oso ondo amaitu dau urtea. Ligan hirugarren dago. Aurretik Horta eta Canoe daukaz. Leioari irabazi deutsien talde bakarrak. Gainerako sei partiduak irabazita dago Gorka Sanchezen taldea. Goizalde Urkiola jokalariagaz egin dogu berba.

Urkiolak 18 urte daukaz. Bilbotarra da. Lauro ikastolan ebilela, DBHko lehen mailan hasi zan waterpoloan jokatzen. Orain laugarren urtea dau Leioan. Azken hirurak gorengo taldean. Urkiolak beti izan dau gustuko ura, eta waterpoloa be hasieratik gustau jakon.

Aurtengo urtea oso ondo amaitu dau Leioak, eta halantxe hasi nahi dau hurrengoa. Datorren urtean, Marbellaren aurka jokatuko dabe lehen partidua. Bigarren itzuliko bigarrena izango da. Lehenengoa Mallorcari irabazita dagoz. Helburua, oraintxe arte lez jarraitzea izango dala esan deusku Urkiolak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular