Gotzone Butron idazle urduliztarragaz egin dogu berba Herriz Herri saioan

Idazlea izateaz gain, Abusuko udal liburutegiko liburuzaina be bada

Gotzone Butron: “Liburutegiak eta irakurtzea modan jarri behar dira”

Gotzone Butron Kamiruaga (Urduliz, 1965) idazlea alkarrizketau dogu Urdulizko Herriz Herri saioan.

Filosofian lizentziatua, Gotzon Butron gaur egun liburuzaina da Abusuko udal liburutegian. 2017.urtean Argihizkiak saria irabazi eban. 2018an Lanbro Beltza lehiaketan sari berezia lortu eban eta 2019an Bilbao Aste Nagusia lehiaketearen Gargantua sariaren akzesita. Hainbat idazleren arteko liburuetan idatzi dau: Uribe Kosta Mungialdea Ipuinak-cuentos, Relatos para el andén, Microrrelatari per lérradicació de la violència de gènere, 101 relatos bibliotecarios, etab. 2021.urtean Gotzone Butronek haurrei zuzendutako Sardinerak album ilustratua idatzi eban, Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratua.

Hain zuzen be Aldundiak antolatutako Bizkaidatz lehiaketearen XIV.edizinoan (2022) parte hartu eban Urdulizko idazleak. Euskarazko modalidadean, lehiaketan parte hartu ebenek Butronek proposatutako Nire Sarajevo istorioari jarraipena emon eutsen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular