Jon Benito idazle zarauztarrak "Lagun minak" bere hirugarren liburua euki dau berbagai "Irakurrieran" irratsaioan

"Lagun minak" izenburua dauka idazle zarauztarrak kaleratu duen hirugarren liburua

Hamar urteko hutsunearen ostean argitaratu dau lan barria Jon Benito Aranberrik

Jon Benito Aranberri idazlea / Bizkaia Irratia

“Lagun minak” izena dauka idazle zarauztarrak argitaratutako hirugarren lana. Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik argitaratutako lana da.

Jon Benito Aranberrik gaztetatik erakutsi dau idazteko zaletasuna. Zarauzko “Vladimir” aldizkarian emon ebazan lehenengo pausuak eta Jaurlaritzak antolatutako Urruzuno lehiaketan be behin baino gehiagotan eskuratu izan dau saria.

Susa argitaletxeagaz “Bulkada” liburua argitaratu ebanetik hamar urte pasau dira. Lan barri honetan be, poesiaren eta narrazioaren artean joan-etorrian dabiz kontakizunak. Mikel Ayllonegaz garandu dauz lan barriko pasarteak. Irratsaioa janzteko, barriz, Antònia Font Mallorcako musika taldearen ‘Un minut estroboscòpica’ diskoa ekarri dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular