Abangoardia eta tradizinoa alkarren ondoan

Urriaren 20tik 27ra hamar jarduera antolatu dabez

Hamargarren Mareak Jaialdia Bermeon

Mareak jaialdia / Bizkaia Irratia

Hamargarren Mareak jaialdia hasiko da domekan Bermeon. Urriaren 20tik 27ra bitartekoa, zortzi eguneko jaialdia izango da aurtengoa. MB2000 alkartea, Beleza Malandra Ateneo Kulturala, Bermeoko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia dira jaialdi honen antolatzaileak. Tradizinoa eta abangoardia buztartzen dauazan ekimena da honakoa. Orain arteko edizinoen ganeko balorazinoa egiterakoan oso pozik azaldu dira antolatzaileak. Mareak jaialdiak harrera oso ona izan dau herrian.

Edizino berezia

Hamargarren edizinoa, berezia izango da. Iraupena be berezia, zortzi egunekoa aurten. Zortzi egunetan hamar jarduera izango dira. Domekan, Melbournetik etorritako Long Hours taldearen kontzertuak emongo deutso hasierea Mareak jaialdiari. Ekintza gehien urriaren 26an, zapatuz izango da. Goizean Nabarnizko Arrolako Kastrora bisita gidatu antolatu dabe. Arratsaldean, Temporada de brujas. El libro del rock gotico liburua aurkeztuko dau Cathi Unswroth egileak eta azkenik, Burgoseko Neonimus taldearen kontzertua izango da. Urriaren 20tik 27ra bitartean hamar ekitaldi Bermeoko Mareak jaialdian. Egunean bertan erosi daitekez sarrerak, ekitaldi kultural bakotxaren lekuan edo bestela jaialdiaren emailaren bitartez erreserbatu. Ekitaldietariko asko doakoak izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular