Bilbao Dendak, Bilboko merkataritza eta turismoa sustatzeko plataformak, Hemengo Shopping programaren edizino bat aurkeztu dau, ibilbide gidatuak doan izango dira uriko establezimendu berezi eta enblematikoenetan, Bilboko komertzioetan elkartuko gara! lelopean.
Ibilbide tematikoez gain, tailerrak eta produktu-dastatzeak programau dira, zuzeneko esperientzia, ikaskuntza eta aisialdia lehenesteko helburuagaz. Edizino honetan hainbat auzotako saltokien parte-hartzea eta lankidetza sustatu dira.
Erriberako Merkaduan tailer gastronomiko bat egingo da, bertan, parte hartzen daben pertsonak plazako saltokietan ibiliko dira denboraldiko produktuaketa 0 km-koak ezagutzeko, horreek dira prestatuko dabezan bi errezetan protagonistak, eta dastatuko dabez, Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolako irakasleen jarraibideei jarraituz.
Guztira 12 ekitaldi presentzial programau dira (ibilbideak, tailerrak eta dastaketak) iraileko 21etik abenduaren 21era; eta on line eremuan “Los martes de …” eta ibilbide digitalizatuak sare sozialetan estreinatzen dira. Izaskun Gisasola gidari lanetan ibilten danagaz berbetan izan gara berbaz Lau Haizetara. Ekintza guztiak doakoak dira, nahikoa da rutas@hemengoshopping.com ibilbidean izena emotea edo 620 290 079 telefonora deitzea edo whatsapp bat bialtzea.