Durangon egingo dabe 40 Minutu Rock jaialdia, zapatu egun osoan. Aitziber Areitio antolatzaileetarikoagaz egin dogu berba

Aitziber Areitio 40 Minutu Rock jaialdiko komunikazino taldeko kideagaz egin dogu berba, dana prestatzen dabilzala

Ia dana prest dago 40 Minutu Rockerako

Aitziber Areitio 40 Minutu Rockeko antolatzaileetarikoa / Bizkaia Irratia

40 Minutu Rock jaialdiak musikaz eta alkartasunez beteko dau Durangoko Landako Gunea. Jaialdia zapatuan izango da (10:30-02:00). Landako Guneko areto nagusian, agertoki bi ipiniko ditue. Txandaka izango dira kontzertuak. Merina Gris, Rotten XIII, Bulego, Skabidean, Dupla, Huntza, Lukiek, Perlata, Unidad Alavesa, Brigade, Loco, Iheskide eta Gingerrek joko dabe. Karpa txikian, barriz,  KSKA, Azken Erromantikoak, Lietako Esan Digluten, Pary & Tiza eta DJ Reimy egongo dira. Durangaldekoak dira azkenak. Karpa nagusian, Iheskide elorriarrek ordezkatuko dabe eskualdea.

Aitziber Areitio 40 Minutu Rock jaialdiko komunikazino taldeko kidea euki dogu geugaz Herriz Herri saioan. Dana prestatzen dabilzala esan deusku. Eguna labur geratzen dala egin beharrekoa egiteko. Zapatura orduko, 60 pertsona inguruko taldea dabil lanean. Zapatuan bertan, 400 inguru izango dira. Landako Gunean, musikaz gainera, jan-edana be eskainiko dabe. Egun osoan musikearen inguruan disfrutau ahal izatea da helburua. Areitiok danak konbidau gura izan ditu alkartasun eta musika jaialdira. Baina errespetuz egiteko be eskatu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00