LABeko koordinatzaile nagusiak, Igor Arroyok, Urkulluri patronalaren lehendakari izateari izteko eskatu deutso

LABen arabera azken urteetan euskal behargin bakotxak batez beste 6 mila euro gitxiago jaso dauz

Igor Arroyo (LAB): “Ez dogu langileen eros-ahalmena bermatzen ez dauen hitzarmenik sinatuko”

Igor Arroyo eta Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile nagusiak / Bizkaia Irratia

LAB sindikatuko koordinatzaile nagusia dan Igor Arroyok esan desku Bizkaian metalaren grebak jarraipen zabala eduki dauela. FVEMek aurreko astean %27ko jarraipena isladatu arren LABen eretxian Bizkaiko gizarteak argi dauka jarraipena hori baino askoz be handiagoa dala. Gaur, hirugarren greba egunean, aldarrikapenei eutsiko deutsie. “Guk ez dogu erosmen ahalmena txikituko dauen lan hitzarmenik sinatuko. Oinarrizko eta zentzuzko aldarrikapena da eta onartezina da patronalak horri uko egitea” azpimarratu dau Igor Arroyok.

Arinegun LABek eta Urkullu Lehendakariak aldebiko bilerea eduki eben. Azken bederatzi urteetan ez da holakorik egon. “Urkulluk ordezkatzen dauen ereduaren aldaketea eskatzen dogu. Aldaketa eko-soziala behar da eta ez dogu uste aldaketa hori erakundeen aldetik etorriko danik. Aberastasuna banatu eta zerbitzu publikoak indartu  behar dira” zehaztu dau Arroyok. Hori bai, LABek formen aldetik Lehendakariari beste aldarte bat autortu deutso.

Hauteskunde sindikalak aurrez-aurre dagozan une honetan ELA eta LABen arteko lehiaz be itaundu deutsagu Igor Arroyori . LABeko buruaren eretxian ELAk gehiago begiratzen deutso sindikatuari eta LABek langilegoari. Era berean LABek ELAk baino ekintza sindikal handiagoa egiten dauela uste dau Arroyok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular