"Hauteskundeen ostean zenbakiek emoten badabe sozialistakaz berba egitea lehenetsiko neuke" azpimarratu dau EAJko Bizkaiko presidenteak

"Euskadiko zer sistemea progresiboa da, gehien daukanak gehiago ordaintzen dau" zehaztu dau BBBko buruak

Itxaso Atutxa (EAJ): “Bai Bakarrik da Bai legean zigorrak gehitu bai, baina legea egokituta eta epaileei galdetuta”

Itxaso Atuxa (BBBko burua) / Bizkaia Irratia

Eusko Alderdi Jeltzaleak Bai Bakarrik da Bai legearen alde dagoala esan dau eta Espainiako Gobernuan dagozan PSOE eta Unidas Podemosi alderdikeriak albo batera izteko eskatu deutse. “Lege honen alde gagoz, zigorrak gehitu bai, baina legea egokituta, epaileei be galdetu behar jake” azaldu deusku Goizeko Izarretan Itxaso Atutxa jeltzaleak. Araua egokitu behar bada, hau guztia, presa barik egiteko eskatu deutso Atutxak Sanchezen gobernuari.

Erreforma fiskala

Euskadiko zerga sistemea progresiboa dala esan dau Atutxak, hau da, gehien daukanak gehiago ordaintzen dauela. “Espainiako gobernuak orain proposatzen dauen zerga barria baino diru gehiago batzen dau Euskadin daukagun Ondarearen ganeko Zergak” gaineratu dau BBBko buruak.

Zaldibar

Hiru urte bete dira Zaldibarko zabortegia amildu zanetik. Hiru urte Joaquin Beltran eta Albertso Sololuze zabortegiko hondakinen artean harrapauta hil ziranetik. Guztia argitzeko auzia zabalik, baina oraindik erantzukizun politikoak argitu barik dagozala dinoe Zaldibar Argituz plataformatik. Justizia egin daitela, hori nahiko leuke Itsaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak.

Hauteskundeak

Udal eta Foru hauteskundeetarako hiru hilabete geratzen dira. EAJ badabil eskualdez eskualde bere hautagaiak aurkezten. Oraingoan be hautagaiak aurkitzeko zailtasunak euki dabez alderdi gehienek. EH Bilduk ezkerreko alderdiak batzeko daukan erronkari buruz galdetuta Atutxak dino zenbakiek hainbat kasutan emongo deutsiela. EAJk dino jeltzaleek sozialistakaz itun egonkorrak dabezala eta hori berrestea aukera ona dala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular