Leire Bilbaoren berbak agertzen dira hamar kantuetan

"Txitxarroa eta Atuna" deitzen da umeentzat egindako Muguruzaren seigarren lana

Jabier Muguruza: “Diskoa barruan daukagun umeari ateak zabaltzeko deia da”

"Txitxarroa eta Atuna" diskoa / Bizkaia Irratia

Umeei eskeinitako Jabier Muguruzaren seigarren diskoa da “Txitxarroa eta Atuna”.
Aurreko astean aurkeztu eban musikari gipuzkoarrak. Esan deuskunez, barruan daukagun umeari ateak zabaltzeko deia egin nahi dau disko honegaz. Berak be bere buruari egin eutsola itauna azaldu dau, hau da, Jabier izeneko umeak zer nahi eban hain zuzen.

Kolaboratzaileak

2005. urtean Muguruzak sorutako Mara Mara Diskak sigiluak kaleratutako lana da “Txitxarroa eta Atuna”. Bertan agertzen diran hamar abestien berbak, Leire Bilbao idazle ondarrutarrarenak dira. Harmar poema dira Muguruzaren esanetan. Idazleak berak esana da onomatopeiaz eta berba jolasez betetako itsaso honeetan gustora ibili dala.
Bestalde, musikari jagokonez, izen handiko lagunak dagoz oraingo honetan be Muguruzaren diskoan, Mikel Azpiroz, Jean Marie Ekai eta Karlos Aranzagi. Kantuan barriz, Nieves Arilla Zaragozako abeslaria dago oraingoan be. Eta ilustrazinoak, disko honetan be, Pedro Balmasedarenak dira.
Javier Muguruzaren azken hiru lanak, umeei eskeinitakoak dira. Esan deuskunez, anaiaren heriotza eta pandemia izan dira tartean azken hiru urteetan eta egoereak bultzatu deutso zelan edo halan, mota honetako lanak sortzeari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular