Berriatuko entrenatzaileak zuzentzen dauan Osasunak Europan (Conference League) jokatuko dau 16 urteren ostean

2018-2019.denporalditik Osasunako entrenatzailea da berrituarra

Jagoba Arrasate: “Urte onak euki dodaz, baina aurtengo denporaldiak danak gainditu dauz”

Jagoba Arrasate, Osasunako entrenatzailea / C.A. Osasuna

Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileagaz izan gara Berriatuko Herriz Herri saioan. Denporaldi bikaina egin dabe berak eta talde gorritxoak. Espainiako Kopako txapeldunorde eta zazpigarren Santander ligan. Ondorioz Osasunak 2023-24.denporaldiko Conference League jokatzeko eskubidea lortu dau. Orain dala 16 urte jokatu eban azkenengoz Nafarroako taldeak Europako txapelketa bat. Arrasateren esanetan, “ezin da askoz gehiago eskatu, zale gorritxoak pozik dagoz, geu be bai, danon artean lortu dogu Osasunak denporaldi ona egitea”.

Jagoba Arrasate (1978) Berrituan jaio zan. Futbol jokalari ohia eta entrenatzailea gaur egun. Jokalari moduan Mutrikun hasi zan jokatzen eta handik Realeko gazte mailetara pasau zan. Eibar B, Lemoa, Beasain, Elgoibar, Portugalete edota Amorebietan jokatu eban aurrelari postuan. Erretirau ostean, bere herriko klubean, Berriatukon hasi zan entrenatzaile lez. Ondoren Elgoibar, Realaren gazteen taldea, Realaren lehenengo taldea eta Numantzia entrenau ebazan, 2018-2019.denporaldian Osasunara iritsi orduko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular