Jone Goirizelaiak Bilboko udal gobernuak onartutako aurrekontuei buruz kritiko egin dau berba

Udal gobernuak EH Bilduk aurrekontuetan proposatutako 11 emendakin partzial onartu dauz

Jone Goirizelaia: “Bilbon etxebizitzaren arazoa handia da, jendea joaten dabil”

Jone Goirizelaia / Bizkaia Irratia

Bilboko udalak atzo 6633,5 milioi euroko aurrekontuak onartu ebazan 2023erako. Oposizinoak aurkeztutako emendakin batzuk onartu dauz udal gobernuak. EH Bilduk aurkeztutako 11 zuzenketa partzial dagoz onartutakoen artean. Jone Goirizelaiak, EH Bilduko zinegotziak, Goizeko Izarretan esan deusku kooperazinorako laguntzak handitzea, komun publiko gehiago jartea eta etxebizitza gaietarako behatoki bat sortzea onartu deutsiela.

Etxebizitzaren arazoa

EH Bildun ez dagoz bapebe pozik Bilbon alokairuan edo salmentan etxebizitza bat lortzeko dagoan arazoagaz eta horri urtenbide bat emoteko proposamenak egin dabez aurrekontuetan. Goirizelaiak azaldu deskunez gai horretan ez da ezelango akordurik egon.

Artxandako zabortegia

Artxandako zabortegia barriro zabaldu baino lehen, garbitu egin beharko litzateke Jone Goirizelaia EHBilduren Bilboko zinegotziaren esanetan. Hori ezer baino lehen egin beharko litzatekela uste dau Goirizelaiak. Artxandako bizilagunak arduratuta agertu dira Jaurlaritzaren asmoa ezagutu dabenean, hau da, Artxandako zabortegia barriro zabaltzeko asmoaren barri izan dabenean. Informazino askorik ez daukela onartu deusku Goirizelaiak, baina argi dagoana zaborraren inguruan egin beharreko guztiak, publikoak izan behar dirala.

Bakarrik Bai da Baietz legea

“Bakarrik Bai da Baietz” legea ez da arazoa, legearen interpretazinoan dago arazoa Jone Goirizelaia abogaduaren eritxian. Sexu erasoakaitik zigorrak arindu ala ez, horren ganean Gorenak erabagigo dau azkenean. Desadostasunak dagozalako auzitegien arten eta erabagiak be kontrajarriak diralako. Jone Goirizelaiak argi dauko lege honen helburua emakumeak babestea dala. Eta arazoa, legearen interpretazinoan dagoala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00