Mailari eusteko burrukan murgilduta egongo da Ondarroa

Antiguako Amak Euskadiko Traineru Txapelketa jokatzeko azkenengo lekua eskuratu dau

Josu Elu: “Bigarren txandan sartu gura gara”

Antiguako Ama aurreko denboraldiko estropada baten / Aitor Arrizabalaga / Eusko Label Liga

Ondarroak Euskadiko Traineru Txapelketa jokatzeko azkenengo lekua eskuratu dau Bizkaian. Antiguako Ama Urdaibai, Zierbena eta Lekittarragaz batera izango da Donostian domeka honetan. Beraz, lehen mailan dagozan traineru bizkaitarren artean, Sestaoko Kaiku gelditu da kanpoan.

Josu Elu Ondarroako arraunlaria pozik dago lortutako sailkapenagaitik: “Geure helburuetako bat lortu egin dogu”. Izan be, Urdaibai eta Zierbena aurrekaldean egongo zirala aurreikusten zan; lehia estua espero eban Ondarroak Lekittarragaz eta Kaikugaz. Eluk dinoenez, “postu bi” egozan hiru traineruentzako. Hori dala eta, estutasun puntu bategaz bogau eben.

Ligari begira, Lekittarra eta Kaiku be espero dauz Eluk aurkari zuzen lez. Ondarroak daukan helburu nagusia maila eustea da. Aitatutako lehian Bueuren eta San Pedroren presentzia espero dau. Halanda be, aurrekalderantz be begiratzen dau Ondarroak: “Bigarren txandan sartu gura gara”.

Eredu etxean

Josu Eluk 27 urte daroaz etxeko traineruan. 1995ean hasi zan Antiguako Aman eta 2016an egin eban debuta Eusko Label Ligan. Beraz, Ondarroaren eskutik azkenengo zortzi denboraldiak emon ditu arraunaren elitean. Bestalde, Iñigo Larrinaga patroia Oriora joan da aurton. Beraz, urteei jagokenez, arraun alkartean erreferente argia da orain Elu.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00