Domekan Sabino Arana Fundazinoak Aranzadik Irulegin daukan ikerketa talde gaztea sarituko dau

Espainiako Gobernuak emondako 300 mila euroak Irulegiko Eskuaren gune tematikoa sortzera bideratuko dabez

Juantxo Agirre (Aranzadi): “2023an be lurpetik gerra sasoiko gorpuzkinak atarako doguz”

Juantxo Agirre, Aranzadi Zientzia Elkarteko burua / Bizkaia Irratia

Giza hazurren bilaketea moteldu egingo da datozen urteetan. Arantzadi Zientzia Alkarteak 75 urte bete barri dauz.
2000garren urtetik hona hainbat familiari lagundu deutse, bide bazterretatik gorpuak berreskuratuz. Gizarteak eskatzen ebanari erantzuna emon deutsela esan deusku Aranzadi Alkarteko buruak Juantxo Agirrek. Gorpuak berreskuratzen hasi ziranetik, euskal erakundeek eurakaz bat egin dabe eta estadu osoan eredu bihurtu dira.  Teknikarien lana ziurtatuta dagoan arren, arazoa da momentu honetan jakitea non egozan hilobiak, paisaiak-eta aldatu egin diralako. Guzti horregaitik giza hazurren bilaketea moteldu egingo da.

Irulegiko Eskuaren aurkikuntzak sekulako oihartzun mediatikoa euki dau. Indusketakaz aurrera jarraituko dabela azaldu deusku Agirrek. Espainiako Gobernuak aurtongo aurrekontuetatik 300 mila euro emongo deutsoz Aranzadiri proiektu horregaz jarraitzeko. Juantxo Agirrek azaldu deuskunez dirua Arangurengo udalari emongo deutse Irulegiko indusketari buruzko gune tematikoa sortu dagien.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00