Hego Euskal Herriko jatetxeek 14 eguzki barri eskuratu dabez. Euskadiko lau jatetxe Repsol gidaren bi eguzkigaz estreinatu dira. Diman dagoan Garena jatetxea da horreetako bat eta Julen Baz Garena jatetxeko sukaldaria. Julenegaz berba egin dogu gaur Goizeko Izarretan.
2021eko abenduan Michelin Izarra be lortu eban Garenak. Holako errekonozimenduek aldaketak ekarri leikiez,
publikoaren aldetik esaterako. “Erronka jatetxearentzat, mailan egotea, mantentzea” zehaztu deusku Julen Bazek. Dimako Garena jatetxeko sukaldeak, antxina erabilten ziran osagaiak berreskuratu dauezala gaineratu dau Baz sukaldariak. Jatetxe bat eta bakarra izatearen aldekoa da Julen Baz sukaldaria eta ez beste batzuk zabaltzekoa.
Indarra batzearen alde dago gaur egun egun Julen Baz.