Xabier Arratek azaldu deuskunez lekeitiarrak omendu nahi izan dabez aurtengo edizinoan

Euskal Zine Bileraren 45. edizinoa ohikoa baino laburragoa izango da baina intentsoagoa

“Lekeition Zinea Gara” lelopean, euskal zinea nagusi gaurtik domekara

Zine Bileraren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Euskal Herrian mantentzen dan jaialdi zaharrena eta euskera hutsez Hego Euskal Herrian egiten dan bakarra da Lekeitioko Euskal Zine Bilera. 45.na lekeitiarrei eskeini nahi deutse, eurak direlako aretoa betetan dabenak eta eurak euskerazko filmak kontsumitzen dabezanak. Kartelean be lekeitiarrak agertzen dira.

20 film lehian

Gaurtik domekara bitartekoa izango da Euskal Zine Bilera. Lehiaketan izango diran 20 filmeen artean danetarik aurten. Proposamen ugari jaso dabez antolatzaileek baina hogei izaten dira jaialdian zehar lehian ari direnak. Getari Etxegarai aktore eta zuzendaria, Paul Urkijo zine zuzendaria eta Izaskun Urkijo arkitektoa eta arte zuzendaria dagoz epaimahaian. Ikusleek be saria emongo dabe, euren gustokoena aukeratu ahal izango dabe. Sariakaz jarraituz, Ramon Agirre aktorearentzat izango da aurten Euskal Zinemaren Begirada.

Alkarlanak-Kameratoia

Emakume zinemagileen topaketa profesionalak be egiten dira Lekeition (H)emen alkarteagaz alkarlanean. Aurten, Arantza Santesteban zinegilearen “918 GAu” eskeiniko da honen barruan. Bihartik domekara barriz, Kameratoia egingo da, ikus-entzunezkoen rallya. Kasu honetan, Euskaltzaleen Topaguneagaz alkarlanean antolatutako ekimena da. Atzo 8 izeneko espazioaren barruan, 8 tailer egingo dira. Honakoa Zine-Lab proiektuko kideakaz antolatu dabe. Parte-hartzaileek Super 8 formatoan filme bat sortzeko oinarrizko prozezuak eta materialak ezagutuko dabez.

“Maitasunaren Indarrez”

Zine emonaldi guztiak aurrez aurre izango dira aurtengo Zine Bileran. Domekan, sari emote ekitaldia zuzenean ikusi ahal izango da on-line. Gaur hasteko, Ikusgarri zineman, “Maitasunaren Indarrez” dokumentala eskeiniko da. Benito Ansola abadearen ganeko dokumentala da. Josi Sierrak zuzendu dau.

www.zinebilera.eus web orrian egitarau osoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular