'Ekilibrista', krisi garaian oreka personalari eusteko sortutako diskoa

Musikari eibartarrak bere ibilbideko seigarren diskoa kaleratu dau

Markos Untzeta: “Inoiz lortu badot buruan neukana audio bihurtzea, hori ‘Ekilibrista’ diskoan izan da”

Bere lanik borobilena dala gaineratu deusku musikari eibartarrak. Diskoaren oinarrian Markos Untzetak bizi izandako esperientzia personal bat dago. Krisi personal horretatik abiatuta ondu dau musikariak ‘Ekilibrista’ lana. Bizitzan danok behar dogun oreka personal horren bila abiatzen da. Diskoa hamar kantuz osotuta dago eta Markos Untzetaren biografia musikalean ohikoak diran estiloak aurkituko doguz: rock amerikarra, bluesa, folka, countrya… Ondoan eskarmentu handiko hiru musikariz inguratu da Untzeta. Giovanni Zanon kitarrajolea, Fernando Neira baxujolea eta Karlos Arancegui bateriajolea. Haritz Harreguy teknikariak ekoiztu dau ‘Ekilibrista’.

Markos Untzetak 2002an argitaratu eban bere lehenengo diskoa Gaztelupeko Hotsak diskoetxeagaz batera. Hogei urteren ostean bere seigarren diskoa be eurekaz kaleratu dau. Itaunduta zenbat aldatu dan bera musikari moduan hamarkada bi honeetan, Markos Untzetak dino estilo aldetik, musikalki, ez dala asko aldatu baina bai idazmenean, trebatu egin dala. Gaur eguneko gizartean kantuak zuzenagoak, soilagoak, laburragoak… izatea eskatzen da, konsumoak holan eskatzen daualako. Eta horrek eragina izan dau ‘Ekilibrista’ diskoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular