Zorion agur mezuak ezeze, Mexikoko doinuak be protagonista gaur

Zorionagurrak (2023/07/20, eguena)

Mexikoko Viva Chihuahua taldeko kideak Zorionagurrak irratsaioan

Viva Chihuahua taldeko Alejandro, Javier, Héctor, Jesús eta Adrián, eta Iratxe Santacoloma / Bizkaia Irratia

Zorionagurrak saio berezia izan da gaurkoa. Mexikoko Viva Chihuahua ballet folklorikoko kideen bisitea izan dogu. Iratxe Santacoloma Portugaleteko Elai Alai alkarteko presidenteagaz etorri dira Bizkaia Irratiko estudioetara. Talde mexikar hau Portugaleteko Nazinoarteko 48.Folklore jaialdian parte hartzen dabil. Horrezaz ganera, atzo Galdakaoko Folklore Bizian jaialdian izan ziran eta gaur, garagarrilak 20, Getxoko 38.Folklore jaialdian egongo dira.

Viva Chihuahua ballet folklorikoa 2004an sortu zan Ciudada Juarezen (Chihuahua, Mexiko), Adrian de la Rosa irakaslearen zuzendaritzapean. 18 urte honeetan zehar, Viva Chihuahua ballet folklorikoak bere arte eszenikoa Mexikoko Errepublikako eta Europako hainbat estadutara eroan dau, publikoaren onarpena eta aintzatespena lortuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00