"Gehien eskatzen dabena natazko erroskoia da" azaldu dau Ayarzak

Zornotzako Ayarza gozotegiak dendea edegi dau Durangon

Mikel Ayarza: “Erroskoi handia 40 eurotan dekogu, lan handia dago atzetik”

Mikel Ayarza (Zornotzako Ayarza pasteleriako kidea) / Bizkaia Irratia

Erregeetako opil on bat egiteko osagai ugari eta pazientzia handia euki behar da. Ordu askoko lana eskatzen dauen gutizia bat da eta gozotegitan mimo handiz lantzen daben gabonetako izarra be. Hiru tamainuko erroskoiak saltzen dabez Zornotzako Ayarza gozotegian. “Enkargu asko euki doguz, igaz baino gehiago izango dirala kalkuleta dogu” kontau deusku bertako Mikel Ayarza gozogileak. Durangon denda barria edegi dabe Ayarzakoek eta bezeroen erantzunagaz pozik dagozala esan dau Mikelek.

Tamainuak eta prezioak

Ayarza gozotegian erroskoi txikia 250 gramoakoa da, ertaina 500 gramokoa eta handia 750 gramokoa. Handiak 40 euro balio dauz. “Prezioa igaztik ona euro baten garestitu dogu. Askoz be gehiago igon beharko zan danak igon dauelako, azukreak %60, natak eta gurinak be bai” azaldu deusku Ayarzak. Kremazko, trufazko eta natazko erroskoiak daukiez baina Mikelen berbetan bezero gehienezk natazkoa eskatzen dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular