Mikel Bizkarra izan da Euskaltel Euskadiko txirrindularirik onena Itzulian, eta nahi ebena lortu dabela esan deusku

Itzulia amaitu eta gero, Alpeetako Tourrera doa mañariar igotzailea, astebeteko atsedena hartu eta gero

Mikel Bizkarra: “Lasterketa guztiak hartzen doguz Tourra balira lez”

Mikel Bizkarra, zaleen aurrean / Bizkaia Irratia

Mikel Bizkarra Euskaltel Euskadiko txirrindularia atsedena hartzen dago egunotan. Hainbat lasterketa egin ditu bata bestearen atzetik. Azkena Itzulia izan da. Etxeko lasterketea berezia da Euskaltel Euskadirentzat eta txirrindulari guztientzat. Nahi ebena lortu dabela esan deusku Bizkarrak. Bera 21. sailkatu da. Onenakandik hur geratu da. Jonas Vingegard irabazleagandik 1:30era, hain zuzen. Gainerako taldekideek be bere burua erakutsi dabe. Horixe izaten da taldearen helburua gorengo mailako lasterketetan.

Bizkarra pozik dago orain arte egindakoagaz. Baina denporaldia ez da amaitu, ezta gitxiago be. Egunotan, taldekideak Frantzia aldean dabilz. Klasikoak daukiez. Mañariar igotzaileak Alpeetako Tourra dauka buruan. Datorren astean korriduko da. Dino Bizkarrak lehen hamarren artean geratu nahi leukela. Lehen be hur ibili dala gogoratu eragin dau, baina ezin izan dauela. Ahaleginik ez da faltako. Lasterketa guztiak Tourra balira lez hartzen ditue ta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular