Miren Agur Meabe idazlea, euskaltzain oso

Joan dan zapatuan Lekeition izandako ekitaldian, Meabek 'Itsaso bete mezu' sarrera-hitzaldia irakurri eban

Miren Agur Meabe: “Zapatukoa egun aparta izan zan, hasi eta amaitu”

Miren Agur Meabe eta Andres Urrutia euskaltzainburua / Bizkaia Irratia

2022ko zezeilean Euskaltzaindiak euskaltzain oso izentau eban Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra. Joan dan zapatuan, apirilaren 22an, Lekeitioko basilikan egin zan harrera ekitaldia. Meabek azaldu deuskunez, berak aukeratu eban Lekeitioko basilikea harrera ekitaldirako. Berarentzat basilikak balio afektibo handia dauka.

Hasteko, Miren Agur Meabek lore eskaintzea egin eutsan Resurreccion Maria Azkueri. Lehenengo euskaltzainburua basilikan bertan hilobiratuta dago. Ostean Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Koldo Goitia Lekeitioko alkateak ondoetorria egin eutsen bertaratutakoei. Protokoloak agintzen dauazan bestelako hitz eta aurrekarian ostean, Miren Agur Meabek Itsaso bete mezu sarrera-hitzaldia irakurri eban. Itsasoak bere ibilbide poetikoan izan dauazan agerpideez egin eban berba, poema zatiak oinarritzat hartuta. Hitzaldiaren ondoren, idazle lekeitiarrak karguaren zina egin eban, eta euskaltzain osoaren domina, diploma eta ikurra jaso ebazan, Euskaltzaindiaren presidentearen eskutik.

Resurreccion Maria Azkue eta Eusebio Erkiagaren ostean, Miren Agur Meabe euskaltzain oso izentautako hirugarren lekeitiarra da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular