Laguntasuna da ikuskizun barrian gai nagusia

"Pozaren Parkean" ikuskizuna bideoz grabauko dau bihar

Motx: “Beti euki dot argi pailazogintzan sartu nahi nebala”

Motx Pailazoa / Motx Pailazoa

Bermeoko Motx pailazoak bideoz grabauko dau bihar bere ikuskizun barria. “Pozaren Parkean” izeneko ikuskizuna prestatu dau Iker Gonzalez Libano, Motx Pailazoak. Esan behar iaz estreinau eban formato txikiko ikuskizunaren bertsino barria dala honakoa. Oraingoan, sketch barriak sartu dauz eta ikuskizun luzeagoa be bada.

Laguntasuna gai nagusia

“Pozaren Parkean” ikuskizunean, laguntasuna da gai nagusia. Kantuak eta dantzak ez dira faltako, balore hezitzaileakaz buztartuz. Iker Gonzalez Libanok dino, ikuskizun hau bere burua aurkezteko be badala. Betidanik izan dau berak argi, pailazogintzan aritu nahi ebala.

Bideo grabaketea

Bihar, arraltsadeko seiretan hasiko da saioa Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. Oraindik geratzen dira sarrerak bertara joateko. Motxpailazoa.eus web orri barrian eskuratu daitekez edo lehiatilan bertan bihar, saioa hasi aurretik. Saioa bideoz grabauko dau ondoren formato horretan be banatu ahal izateko. Motx pailazoak aste bi barru beste saio bat dauka Bermeon, Mungian be arituko da euskal eskola publikoaren jaian eta Dimako jaietan egoteko asmoa be badauka besteak beste. Aurrera begira, ikuskizun barria prestatzen hasita dago eta bere asmoa beragaz batera beste lagun bat sartzea be bada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular