Ekimena gaur bertan hasiko da Ondarroako Musika Plazan

‘Dantz Point Bizkaia by BBK’ egitasmoa ezagutu dogu Koldo Bilbao, BBK-ko kultura arduradunaren eskutik

Musika elektronikoak Bizkaian barrena egingo dau hurrengo bost asteetan

Dantz Point Bizkaia by BBK’ izeneko ekimena hasiko da gaur arratsaldean Ondarroako Musika Plazan. Egitasmoaren helburua musika elektronikoari ikusgarritasuna emotea da. Horretarako, lurraldeko hainbat txoko gehiagotan izango dira hurrengo asteetan zehar: Elorrion, Gernikan, Durangon eta Portugaleten.

Koldo Bilbao, BBK-ko kultura arduradunak ekimenaren inguruko nondiko norakoak emon deuskuz Bilboko Aste Nagusiaren egun handian. Hasteko, ekimena doakoa da. Beraz, ikusleek ez dabe ordaindu behar ikuskizunaz gozatu ahal izateko. Gainera, artistak aldatuz joango dira astez aste.

Debuta etxean

Hain zuzen be, artistei jagokenez, bertoko artistak izango dira protagonista gaurkoan Ondarroan. Celeraka, Garai eta Koldo Loira dira lehen kartela osotzen daben artistak: ondarrutar bi eta lekeitiar bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00