Sestaoko kapitainak, Nerea Ruizek denporaldi barriaren hausnarketea egin deusku

CV Sestaok boleiboleko lehenengo mailan jokatuko dau aurten

Nerea Ruiz: “Talde gaztea da baina lehen mailarako motibatuta gagoz”

2023ko Sestaoko Boleibol taldeko jokalariak / CV Sestao

Sestao Euskal Etxea etapa barri baterako prestetzen ari da. Superligako 2. mailan bost urte emon ondoren, Lehen Mailara igotzeak bere burua berrasmetera eta proiektu barri bat eregitera behartu dau talde berde-baltza, bere harrobiko klubaren filosofia arrakastatsuan oinarritutako elitean bere lekua berreskuratzeko. Nerea Ruiz kapitaina eta Ane Briz dira 2018an Superligako 2. mailara igotzea lortu eben jokalari bakarrak, eta berak arduratuko dira beteranotasuna emoteaz talde gazteago bati; izan be, jokalari historikoak baja izan dira, pistan eta pistatik kanpo pisu garrantzitsua izan dabenak, halan nola Ziortza Tejedor, Oihane Gutierrez – Superligako 107 partiduak jokatu ebezan bi bakarrak – eta Nerea Izagirre.

Uxue Lorenzo, Ainhoa González, Irene Iglesias, Maialen Martínez, Uxue Mateos eta Irati Martín bezalako gazteek pausu bat aurrera emon beharko dabe eta orain taldeak aurkeztuko dabezan lau nobedadeen ispilu izan beharko dabe, guztiak be gaztezaroan: Ane Álvarez, Aizea Murias, Nekane Molledo eta Lucía Salado.

Paki Blancok hamahirugarren denporaldiari ekingo deutso, lehen entrenatzaile bezala. Hori berme eta albista bikaina da urriaren 7an La Benedictan Rivasi harrera egiten hasiko dan talde batentzat.

Astegoien honetan, sestaoarrak denboraldiaurreko lehen testak egingo ditue Villa de Avilés XVII. Torneoan. Bertan, Lehen Mailako bi aurkari izango ditue aurkari, Curtidora eta Emeveren bigarren taldeko anfitrioiak eta Superligako CAEP Soria.

Gaur Jokoan daukagu Nerea Ruiz, taldearen kapitaina datorren denporaldiaz berba egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular