25 metroko altueratik salto egiten da eta itsasoari begira. Ondarroako Atxazpi zubia da estaduan itsasora begira salto egiteko aukera eskaintzen dauan bakarra. Horregaitik aukeratu dabe aisialdirako esperientziak biltzen dauzan atari bateko erabiltzaileek zubirik ederrena.
Inguru Abenturakoek 10 urte daroez zubi-saltoak eskaintzen eta atariko erabiltzaileen aukeraketaz ados dagoz. Gazteak gerturatzen jakez gehien holango salto bat egiteko, baina aurten 8 urteko mutiko batek eta 60 urteko emakume batek be salto egin dabe. Ianire Sagredo Inguru Abenturako kideak gaineratu deusku, “pandemiaren ostean jende nagusiagoa animatu dela salto egitera”.
Animatu ezkero, zemendiaren 12rako daukie iragarrita zubi-salto barria. Animatuko zinake?