Pello Bilbaok goiz amaitu eban 2022ko denporaldia eta gogotsu ekin deutso barriro lehiatzeari. Bahrain taldeko txirrindulariak ondo prestatu eban denporaldi barriko lehen lasterketea, Australiako Down Under tourra, emaitza ona lortzeko asmoagaz. Gauzak ez ziran ondo hasi gernikarrarentzat, lehen jardunaldian euripean egin ebalako erlojupeko lasterketea, hainbat astetan lehia hori beren beregi prestatzen ibili ostean. Bilbaok, ostera, ez eban amore emon eta garaile izan zan laugarren etapan. Bahrain taldeak etapa garaipen bi lortu ebazan Australiako itzulian.
Sailkapen nagusira begira, Pello Bilbaok hirugarren postuan amaitu eban, Jay Vine australiarra eta Simon Yates britainaren atzetik. Aste beteko lasteketa izan arren, Bahrein taldeko txirrindulariek hogei bat egun egin eben Australian, entrenamendu gogorrak egiteko aprobetxatuz. Bilbaok ondo merezitako atsedena hartuko dau, otsailean Valentziako Vuelta, UAE tourra, Strade Bianchi eta Milano San Remo klasikoa korridu aurretik.
Australiatik itzultzeko bidai luzearen ostean egin dogu berba Pello Bilbaogaz Jokoan tartean. Gustora dago gernikarra eta ilusinoz beterik aurtengo denporaldira begira. Euskal Herriko Itzulia eta Frantziako Tourra aukeratu ditu barruan daukan onena emoteko.