Save the Childrenek egindako lanaren garrantzia azpimarratu dau Gizaldeko Laguntzaren Egun Mundialean

Pilar Kaltzada, Save the Children Espainiako presidentea, Aupa Bizkaia irratsaioko mikrofonoetan izan da

Save the Childrenek egindako lanaren garrantzia azpimarratu dau Gizaldeko Laguntzaren Egun Mundialean

Pilar Kaltzada (Save The Children Espainiako presidentea) / Bizkaia Irratia

Abuztuaren 19an izaten da Gizaldeko Laguntzaren Egun Mundiala. Hori dala eta, Pilar Kaltzada, Save the Children Espainiako presidentea euki dogu Bizkaia Irratiko sintonian. Beragaz mundu osoan zehar dagozan gatazkak birpasatzeko aukerea izan dogu: Ukraina, Afrikako erdialdea, Afganistan…

Esaterako, urte bi dira Afganistanen gobernu talibanak boterea barriro eskuratu ebanetik. Save the Childrenek Afganistanen galdetutako haurren hirutik batek baino gehiagok lan egin behar izan dabe familiei laguntzeko, gero eta pobrezia eta gose maila handiagoa pairatzen dabelako.

Biolentzia

Bestetik, hainbat alkarteek gaur egungo gizaldeko laguntzaile askok sufriduten dabezan egoereak salatu dabez. Esaterako, Gosearen Kontrako Ekintzak dino 2022. urtea azken hamarkadako bortitzena izan dala munduko herrialde desbardinetan barrena laguntzen dabilzan personentzat.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular