Sustabiz Fundazinoaren aurkezpena egin dabe Ekoetxea Urdaibai egoitzan. Sortu berri dan irabazi asmorik bako entitate pribatua da. Herri kirolak, euskal pilotea eta arrauna sustatzea da elkartearen helburu nagusia.
Proiektuen sorkuntzan, aholkularitzan, analisian eta sustapen lanean oinarritzen dira Sustabiz fundazioaren konpetentziak. Tresna honeen bitartez, “gure kirolei baldintza hobeak eskainiz, gaur egungo eta etorkizuneko egoerak hobetzeko helburuarekin gabilz lanean”.
Proiektu hau Urdaibai‐ko eskualdean zehar euskal pilotea, arrauna eta herri kirolak sustatzean datza.Urdaibai eskualdeko hogei herritan, Euskal Herriko kulturan oinarrituta dagozan kirol honeei bultzadea eta ikusgaitasuna emotea da helburu nagusia.
Harrijasotze tailerrarekin emongo deutse hasiera Sustabiz Herri Kirol zentroari datorren zapatuan. Harrijasotze munduko goi mailako kirolariekin esperientzia barri bat probetako aukerea eskeintzen dau Sustabizek Gernikan. Paulo Azpiazu, Lur Errekondo, Karmele Gisasola eta Inhar Urruzunoren eskutik gidatutako saioa izango da Crossfit Gernika Boxean kokatuta dagoen Sustabiz Herri Kirol zentroan. Txanda bi egongo dira, goizeko 11:00etan eta eguerdiko 12:30etan hamabost urtetik gorakoentzat.
Joseba Etxebarria, Sustabiz fundazinoaren arduradunagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean.