Ostalaritzako zerbitzariek 8 ordutik gorako lanaldiak salatu dabez

Durangon Zerbitzarien Asanblada eratu dabe lan baldintza duinak lortzeko asmoagaz

Txaber Altube: “Zerbitzariek ez dogu lan-baldintzak hobetzeko aukerarik euki”

Durangoko Zerbitzari Asanblada / Anboto astekaria

Durangoko tabernetako hainbat langilek euren lan eskubideak defendatzeko asanblada hau sortu dabe. Soldata izoztuen, atsedenak ez betetearen,  azken ordura arteko lan-egutegien barri ez izatearen edo 8 ordutik gorako lanaldiak sistematikoki egitearen kontra burrukatzea da haien helburua.

Horrez gain, aparteko orduak kobretako be burrukatuko dabe, orain arte ez dabezalako aparteko ordu legez  kobretan, lanordu arrunt bezala baino. Era berean, baltzean lan egiteko egoera nabarmentzen dabe, horrek istripu, gaixotasun, eraso (sexistak, errazistak, etab.), kaleratze etabarren aurrean eragiten dauen kalteberatasunagaitik, baita prestazino ekonomiko eta sozialak jasotzeko ezintasunagaitik be.

Zerbitzarien Asanbladak egoerea honeetakoren bat bizi daben edo burrukan parte hartu gura daben zerbitzari guztiak eurakaz harremanetan jartera deitu dauz. Goizeko Izarretan, Txaber Altube, Zerbitzarien Asanbladako kideagaz egon gara egoerari buruz berbetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular