Caixabank masterreko plangintzea eta bikoteen aurkezpena izan da Bilbon

Caixabank masterrak Euskal Herriko uriburuetan jokatuko dira

Udako txapelketak aurkeztu dabez gaur Bilbon

Jokin Altuna eta Aitor Elordi / Bizkaia Irratia

Bilbon aurkeztu dabez udako txapelketak, Caixabank masterrean sakonduz. Txapelketen datak hurrengoak izango dira: San Fermin: garagarrilak 7-14. La Blanca Gasteizen: abuztuak 4-8.  Bilboko Aste Nagusia abuztuak 22-27. Donostia hiria: abuztuak 29- irailak 1. San Mateo: irailak 15-24. Pelotarien bikoteak Elordi-Albisu, Ezkurdia-Mariezkurrena, Peña-Rezusta, Altuna-Imaz, Jaka-Martija eta Larrazabal-Zabaleta izango dira.

Iñaki Osa Goikoetxeak erretiroa hartuko dau

Bestalde, Iñaki Osa Goikoetxeak hurrengo Winter Series txapelketa amaituta pilotari izateari utziko deutsola adierazi dau. Puntista zumaiarrak prentsaurrekoan esan eban atzo, martitzenean. Banakako 13 txapel ditu, binakako 8 munduko txapelketa eta Miami Jai Alain 5 Hiruko Koroa.

Goikok 43 urte beteko dauz, garagarrilaren 10ean; pilotari gisa erretiroa hartuta, Eraman enpresako kirol arduradun bezala hasiko da lanean. Banakako 13 txapel daukaz, binakako 8 munduko txapelketa eta Miami Jai Alain 5 Hiruko Koroa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular