Unai Rementeria (BFA): "Frantziako Tourraren eragin ekonomikoa ez da egun bakarrekoa izango. Mundu osoko 300 milioi pertsonak ikusiko gaitue"

"Bizkaibuseko gidariek grebarako eskubidea dabe baina huelgea gaur egitea erabiltzailea izorratzea da"

Unai Rementeria: “Etorkizunean ikusiko da zer egiten dodan, gerokoa ez dago idatzita”

Unai Rementeria / Bizkaia Irratia

Urriko Azken Asteleheneko azokan Bizkaiako Ahaldun Nagusiak esan deusku lehen sektorean belaunaldi aldaketea datorrela, BFA gazteei ekologikoan sartzeko laguntzea emoten dabilela. Aldaketa klimatikoa geratzeko etorri dan honetan suteak nabarmen areagotzen dabilz.  Unai Rementeriaren berbetan Aldundia baso kudeaketarako eredua berpentsetan dabil. “Aldundiak 400 hektarea erosi dauz bertoko espezieak landatzeko eta basoak kudeatzeko. Suteei aurre egiteko behar beste suhiltzaile dekogu, horren adibide azken suteei emondako erantzuna” zehaztu dau Ahaldun Nagusiak.

Bere etorkizun politikoaz galdetuta esan dau politikak urte batzutarako merezi dauela eta etorkizunean zer egingo dauen ebatziko dauela gerokoa idatzi barik dagoala gaineratuz. Andoni Ortuzarrek pertsonak konbentziduteko gaitasun handia daukala gogoratu dau.

Urdaibai Guggenheimi buruz euskal erakundeen artean adostasuna dagoala esan deusku Rementeriak. “Denis Itxaso ez da batzar baten be egon. Jaurlaritzak eta BFAk proiektua ondo ikusten dogu” azpimarratu dau.

Garraio publikoetako deskontuak 2023an mantenduko diran ala ez galdetu deutsagu. “Urtarrilaren 1ean Sanchezek ez dau Euskadiko garraio deskontuetarako eurorik jarriko. Ardura hori euskal erakundeen esku geratuko litzateke. Deskontuak mantenduko diran ebazteko kontuak ataraten gabilz” zehaztu dau Rementeriak.

Gaur Busturialdeko eta Lea-Artibaiko Bizkaibus lineetako beharginek huelgea deitu dabe. BFAko buruak dino Bizkaibuseko gidariek grebarako eskubidea dabela  baina gaur greba egitea erabiltzaileak izorratzea dala. Azpikontratauta dagoan enpreseari gatazkea askazteko ahalegina egin dagiala esan deutso.

Beste agi ugari jorratu doguz Rementeriagaz: Frantziako Tourra, Usansoloren desanexinoa, aurrekontuen negoziazinoa, Sollubeko tunela, Udalkutxak banatutako diru kopuruak…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular