Turismo jasangarria bultzatzea da helburua

Espainiako Ekoturismo Elkartearen web orri estreinatu barriak Urdaibaiko esperientzia be badakar

Urdaibai, ekoturismoaren erreferentziazko helmuga

www.soyecoturista.com web orria / Bizkaia Irratia

Urdaibaiko esperientzia ekoturisten barri emoten dau Espainiako Ekoturismo Elkartearen web orri estreinau barriak. www.soyecoturista.com plataforman, estadu osoko esperientzia ekoturista bat baino gehiago biltzen da. Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari atxikita dagozanak dira guztiak. Urdaibai, estaduan, erreferentziazko helmuga ekoturistea dala azpimarratu behar.

Turismo Jasangarria

Turismo jasangarria sustatzea da ekoturismoaren helburu nagusia. 2021. urtetik Urdaibaiko 40 enpresa turistikok egin dabe bat Turismo Jasangarriaren Europako gutunagaz. Asmoa gehiago sartzea da. Espainiako ekoturismo alkartearen web orri barrian Urdaibaik bere esperientzia eskaintzen dau. Hainbat ostatu agertzen dira bertan eta Urdaibain egin daitekezan jarduera eta esperientziaren barri emoten da. Turistek euren bidaiak planifikatu eta erreserbak egin leikiez atari barriztau honetan. Nerea del Moral izan da Lau Haizeteara irratsaioan, turismo jasangarriaren Europako Gutuna ezartzearen arduraduna Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren zerbitzuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular