Xsakara plater nagusia Antsonekoa plazan

Ostera Plazara! ekimenaren barruan danetarik izango da

Urdulizen izango da astegoien honetan Ostera Plazara! Ekimena. Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, aurreko astegoienean hasi zan Ostera Plazara! Gorlizen. Andoni Urzelaik esan deuskunez oso arrakastatsua izan zala.

Aurtengo nobedadeak

Euskaltzaleen Topaguneak 24 urte daroaz ekimen hau antolatzen. Udagoieneko Ostera deitzen zan hasieran. Aurten, Ostera Plazara! Izena aldatzeaz gain, nobedade gehiago be badakarz. Batetik, kontzertuak kalean egitea erabagi dabe.

Pandemia ostean ikusi eben jentea ez zala zarratutako aretoetara bueltatzen eta horregatik erabagi eben kalean egitea. Horrez gain, egun biko egitaraua antolatuta, zapatuetakoa gazteei begirakoa egitea pentsau eben eta domeketakoa familiei begira. Bihar, Urdulizen, Xsakara izango da plater nagusia. Aurretik, Dj-a, irudi ikuskizuna eta Pole-Dance saioa izango dira iluntzeko zazpiretatik aurrera. Domekan bitartean, eguerdiko hamabietatik ordubatetara, Kolpez Blai kale animazinoa izango da eta ordubatetan, Sonakayren kontzertua hasiko da. Saio guztiak Urdulizeko Antsonekoa plazan jarritako karpan izango dira.

Hurrengoak Etxebarrin

Datorren astegoienean, Etxebarrin amaituko da Ostera Plazara! Ekimena. Zapatuan, Kai Nakai izango da bertan eta domekan Ez da Kasualitatea bertso saio musikatua. Etxebarriko Udaletxeko Plazan izango dira saioak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular