Datorren urteko Lautan Hiru jaialdian eskeiniko da

'Komunikatzen' izeneko lanak 2500 euroko laguntzea jasoko dau

Xaneukier taldeak jasoko dau Lautan Hiru laguntzea

Xaneukier taldeko lau kideak / Xaneukier taldea

Xaneukier taldeak jasoko dau Lautan Hiru laguntzea, Komunikatzen izeneko lanagatik. Euskaltzaindiak emoten dauan laguntzea da honakoa. Euskaltzaindiak, Tartean Konpainiagaz, Bira Kulturguneagaz eta 7Katu gaztetxeagaz batera, urtero antolatzen dau Lautan Hiru antzerki jaialdia. Lau eguenez, hiru antzezlan labur eskaintzen dira eguen bakotxean Bilboko Alde Zaharrean. Datorren urteko Lautan Hiru jaialdia bederatzigarrena izango da. Orduan estrenatuko da laguntzea jaso dauan Komunikatzen antzezlan laburra. Xaneukier taldeko Oier Garamendik sortu dau lan honen gidoia. 2.500 euroko laguntzea jasoko dabe sari modura. Xaneukier, Xandrak, Anek, Eukenek eta Oierrek sortu eben taldea da. Hamar urte daroez, Farolin eta Zarambolasen antzerkia zuzentzen. Orain, Oierrek berak erabagita, antzezlan bat sortu eta zuzentzeko pausua emon dabe.

Antzezlan berezia

Epaimahaiaren arabera, Garamendiren gidoiak hausnarketarako bideak zabaltzen dauz alkarrizketa zirikatzaileakaz. Komunikazino-inkomunikazinoaren gaurkotasun handiko gaia jorratzen da bertan. Egileak aurreratu deusku, publikoak eskuko telefono barik ikusiko dauala antzezlana. Komunikatzen 2027ko otsailean egingo dan Lautan Hiru jaialdian estrenauko da. Oier Garamendi bera izango da zuzendaria eta taldeko hiru andrazko aktoreak, protagonista nagusiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00