Zine tartea: Netflix plataformako estreinaldiak asteon

David Madarietak aste honetako plataformetan dagozan estreinaldiak aitatu deuskuz

Zine tartea: Netflix plataformako estreinaldiak asteon

Zine tartea zapaturo izaten dogu zinean aditua dan David Madarietagaz. Astero, Lekeitioko zineman dagoan pelikularen barri emoten dau, astegoien honetan emonaldi bikoitza; txikientzat ‘Patti y la furia de Poseidón’ eta ‘Los buenos modales’ nagusientzat egongo dira ikusgai. Netflix plataformako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Azpimarratzekoak: ‘La reina Cleopatra’ doku-telesaila, ‘Desapariciones: ¿Vivos o muertos?’ doku-telesaila, ‘Dance Brothers’ telesaila, ‘El caballero negro’ telesaila, ‘¿Por qué no te lo dije un millón de veces?’ telesaila, ‘Los guardaespíritus del bosque’ umeentzako marrazki bizidunak eta ‘Mulligan’ helduentzako marrazki bizidunak.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular