Txingurriren denporaldirik zailena hasiko da

Athleticek Real Madrilen aurka hasiko dau aurtengo denporaldia San Mamesen
Ernesto Valverde lehoien entrenatzailea / Athletic Club

Bihar taldeak liga hasiko dau San Mamesen Real Madrilen aurka, eta Bizkaia Irratian biziko dogu gaueko 21:00tik aurrera. Txingurriren denporaldi zailena izan liteke aurtengoa, non taldeak aurredenporaldian ez dau aurpegi onik emon, eta jokalari asko lesinoetatik datozela. Pasadan urtekoa blokea mantendu dau Txingurrik, merkatuko azken egunerarte Iñigo Martinezen hutsunea betetzen dauan atzelari baten zain. Bagilean Jorge Herrandoren fitxaketa bertan behera utzi ebazan klubak, nahiz eta bai Osasunarekin, bai jokalariarekin guztia adostuta eukin. Orain Herrandok Osasunarekin kontratua barritu dau, eta badirudi Ibaiganek Aymeric Laporte daukala helburu, non Manchester Cityn jadanik ez dauka lekurik Josko Gvardiolen fitxaketagatik.

Lehoiek oraindik gol falta somatzen dabe, nahiz eta Realetik fitxatu barri daben Javier Martonek 4 golekin aurredenporaldiko golegile lez aurkeztu dan. Jokoan presino altuak eta erritmo gorenak ekarri deutsoz minutu hoberenak taldeari, baina badirudi ez direla mantentzeko gai eta gainera, defentsan hutsune garrantzitsu bat dago. Galarretaren fitxaketa eta minutu onak esperantza pixka bat emoten deutso Athleticen jokoari. Gazteek aurtengo denporaldian aurrerapausu garrantzitsu bat emon beharko dabe Txingurriren planetan sartzeko, Oihan Sancet eta oraindik barritu ez dauan Nico Williamsek batez be. Lezamatik hainbeste jokalari be arituko dira lehen taldearen dinamikan: Beñat Prados, Hugo Rincon eta Unai Gomez. Gainera, Imanol Garcia de Albeniz eta Peru Nolaskoain beren lagatetetik bueltatu dira lehen taldearekin zenbait minutu izateko.

Partidura Yeray, Yuri, Raul Garcia eta Dani Garcia ez dira ailegatuko, baina Alex Berenguer azken entrenamendua sendotu eta Valverderentzako prest helduko da.

Javier Martonek 24 zenbakia izango dau, beraz gutxienez urtarrilerarte geratuko da Athleticeko lehen taldean.

Real Madrilen, Thibaut Courtois atezain belgikarra lotailu gurutzatua hautsi eban atzo, eta otsailerarte jokatu barik egongo da. Beraz, munduko atezain hoberenak ez dau bihar San Mamesen jokatuko.

Arratsaldeko 17:00tan Txingurrik prentsaurrekoa emongo dau.

LEHENENGO MAILA LA LIGA EA SPORTS GAUR HASIKO DA

1. JARDUNALDIKO EGITARAUA LALIGA EA SPORTSEN.

Barikua, abuztuak 11:

Almeria – Rayo Vallecano: 19.30

Sevilla – Valentzia: 22.00

Zapatua 12:

Reala – Girona: 17.00

UD Las Palmas – Mallorca: 19.30

Athletic Club – Real Madril: 21.30

Domeka 13:

Celta – Osasuna: 17.00

Vila-real – Betis: 19.30

Getafe – FC Bartzelona: 21.30

Astelehena 14

Cadiz-Alaves: 19.30

Atletico – Granada: 21.30

También te puede interesar...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular