Jolasetaren talde nagusien denporaldia hastear dago

Gizonezkoen taldeak seigarren urtez jarraian ekingo deutso MGS Ligari, eta emakumezkoena elitera itzuliko da, Iberdrola Ligara
Jolasetaren emakumezkoak partidu batean / Jolaseta

RC Jolasetako Bedar Hockeyko taldeak denporaldi barriari ekingo deutsoe astegoien honetan. Gizonezkoen taldeak seigarren urtez jarraian ekingo deutso MGS Ligari, eta emakumezkoena elitera itzuliko da, Iberdrola Ligara.

Gizonezkoen taldeak beste urte batez jarraituko dau Pablo Fernandezen zuzendaritzapean eta taldeak aste batzuk daramatza bere bizkar. “Denboraldiaurrea agorril amaieran hasi genduan, hainbat partidu jokatu doguz Madrilen Complutensekin eta Cagigal Torneoagaz, non emaitza desbardinak izan doguzan”, azaldu dau entrenatzaileak.

MGS Liga 12 taldeak osatuko dabe denporaldi honetan, eta Jolasetak CD Terrassa Hockey-ren aurka jokatuko dau etxean jokatuko dauan lehen partidua. “Ligaren hasiera danez, aldaketa asko dagoz taldeetan, eta ez doguz aurkariak ondo ezagutzen, baina argi daukagu hasierako erronka honegaz bat egiten saiatzeko asmoa”, adierazo dau entrenatzaile argentinarrak.

Euskal taldeari jagokonez, jokalariek aldaketa batzuk izan ditue zenbait jokalariren urteereagaz, baina beste jokalari batzuk be sartu dira, urrezko ligan mantentzeko.

Bestalde, Nacho Lecanda buru daukan emakumezkoen taldea elitera itzuliko da. Pasadan denporaldian Ohorezko B Mailako titulua irabazi ondoren, taldea sendotu da Iberdrola Liga zorrotzari aurre egiteko fitxaketa barriekin. “Funtsezko bi jokalari galdu doguz, Myriam Guibert eta Almu Lecanda, baina Espainiako ligan eskarmentu handia daben jokalariak sartu doguz, halan nola Sofia Darnay eta Sofia Gonzalez argentinarrak, baita bi jokalari atzerritar be, Olivia Brady eta Luisa Walter, taldean sarten diranak”, azaldu dau entrenatzaileak.

Denporaldiko lehen partiduan bizkaitarrak UD Taburienterekin indarrak neurtu beharko ditue Negurin domekan 11: 00etan Lecandaren ustez “oso zaila” dan partiduan. “Kanariar Uharteetako taldea sailkapeneko liderra izan zan pasadan denporaldi gehienean, eta, taldean aldaketak izan arren, aurkari handia izeten jarraitzen dabe”, adierazo dau. Halan be, bere taldeak lehen erronkari aurre egiteko daukan “ilusinoa” be azpimarratu dau, “klubeko jenteari eta jokalariei poztasuna emotea eta liga ondo hastea” espero baitabe.

Teknikariak badaki be taldeak zaltasunak izango dauzala hain talde zorrotzean, baina “mailari eusteko borrokan eta burrukan” egongo dirala esan dau. Kirol helburuaz gaine, azpimarratzekoa da bere begi-niniak “ikasi eta esperientziaz gozetea aurton Joko Olinpikoak gertu dagozalako maila altuagoa dauen liga honetan”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular