Paul Seixasek Itzuliko bigarren etapan izugarrizko erakustaldia emon dau. Aralarko igoeran erasoa jo eta inor ez da kapaz izan frantziarraren gurpilera joateko. Helmugan minutu eta 25 segunduko aldea atera deutso tropeltxoari. Fabio Aruk eukan Aralarko mendatearen igoerearen errekorra, 27 minutuen azpitik. Gaurkoan, Seixasek 25 minutuen azpitik egin dau. Harrigarria.
Atzetik hainbat oilar helmugaratu dira: Lipowitz, Rogliz, Skljmose… eta Ion Izagirre. Ormaiztegiko txirrindulariak sasoiko dagoala erakutsi dau gaurkoan be. Albiste txarra Mikel Landarena izan da. Murgiarrak eroriko gogorra jasan dau Aralarko jaitsieran. Zorionez etapea amaitzea lortu dau, baina gorpuzkera ez zan bape baikorra.
Honenbestez, bigarren etapa burututa, Itzulia ia irabazita dauko Paul Seixasek, sailkapen nagusiko bigarrenari minutu biko aldea ateratzen deutsa eta. Zalantza barik, zeresan handia emongo daben txirrindulari baten aurrean gagoz. Gogoratu izena, Paul Seixas.