Euskal txirrindularitzaren festan, Alex Aranburu garaile

Laugarren etapan, Galdakaon, heldu da Itzuliko lehen euskal garaipena Alex Aranbururen eskutik

Heldu da euskal txirrindularitzearen garaipena. Laugarren etapan, Alex Aranburuk eskuak jasota gurutzatu dau Galdakaoko helmuga. Atzokoan bigarren postuagaz konformatu behar izan ginen Igor Arrietaren eskutik, baina gaur, Itzuliko laugarren etapan, Alex Aranburuk irabaztea lortu dau azken 500 metro zirraragarri eta estu baten.

Etapa gogorra izan da gaurkoa. Dozena bat txirrindulari joan dira lasterketa buruan, liderra eta faboritoak minutu bira mantenduta. Pelotoi horretan Alex Aranburu egoan. Leginako mendatea zan etapako azkena, eta bertan, erasoa jo eta Johannesen baino ez da kapaz izan Cofidisekoaren gurpilean joateko. Mendatea jaitsi eta Galdakaorako bidea hartu dabe.

Paul Seixas liderra denbora jaten joan da lider bieri, alboan Ion Izagirre, Pello Bilbao eta Igor Arrieta eukazala. Azken kilometroa benetan gogorra izan da, %10eko aldatsa igo dabe Galdakaoko helmugara heltzeko. Aldats horretan, Ion Izagirrek erasoa jo eta lasterketa buruak harrapatzea lortu dau eta momentu baten 6 txirrindulari batu dira. Baina, guztien gainetik, gorpuzkera eta hanka indartsuenak Alex Aranburuk izan dauz eta lehena izan da Galdakaoko helmugara heltzen. Ion Izagirrek ikaragarrizko etapea burutu dau, Aranbururen taldeakidea bera, eta Pello Bilbao eta Igor Arrietak Paul Seixasegaz batera amaitzea lortu dabe.

Gaurko etapa mugarri bat izan da. Euskaldunek erakutsi dabe euskal txirrindularitzea sasoi betean dagoala.

Laugarren etapa amaituta, holan geratzen da sailkapen nagusia:

  1. Paul Seixas    12:03:53
  2. Primoz Roglic    02:19ra
  3. Florian Lipowitz    02:28ra
  4. Ion Izagirre    02:29ra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00